Euskadiko paisaia ikusgarrienen ikuspegi pribilegiatua airetik gozatzeko esperientzia bakarra. Euskal Kostaldeko, Donostiako Badiako, Zumaiako Flyscheko, Aralarko mendilerroko… txoko ezkutuak.

Turismo-hegazkina eta gure geografía ezagutzeko hiru helmuga desberdin proposatzen dizkizugu.

Adin edo baldintza fisiko mugarik ez dago hegaldi hauek egiteko.

Adingabeek guraso edo tutore-baimena izan behar dute hegaldiak egiteko.

Ezinbestekoa da aireportuko murriztutako zonan sartzeko DNI-a eramatea.

100Kg baino pisu gehiagoko bidaiarien kasuan turismo-hegazkineko okupatzaileen kopuru maximoa 2 bidaiari + pilotua izango da.

Eguraldi txarra izatekotan hegaldia atzeratu ahal izango da kostu gehigarririk gabe bezeroarentzat.

Txartelaren iraupena hilabetekoa da, hauek pasatuta beraren gaineko eskubide guztiak galtzen direlarik diru-itzultzerik eragin gabe.

240.00450.00

Clear

Hegaldi Donostiarra

Hondarribitik aireratuko gara eta Txingudiko badiaren eta Bidasoa ibaiko bokalearen bistez gozatuko dugu. Hortik Jaizkibeleko kalen, Pasaiako Portuko bokalearen, Ulia mendi gainetik hegan egin eta zuzenean biratzera Kontxako badia, Igeldo, Urgull, Alde Zaharraren…gainetik.

Donostiako aireportura heltzetik 40 minutu inguruko jarduera da eta hegaldiaren denbora 20 minutukoa gutxi gorabehera. Erabateko prezioa 240€. Prezio honetan gehienezko hiru bidaiari (+ pilotua) sartzen dira.

Gipuzkoar kosta bere osotasunean

Hondarribitik aireratuko gara eta Txingudiko badiaren eta Bidasoa ibaiko bokalearen bistez gozatuko dugu. Hortik Jaizkibeleko kalen, Pasaiako Portuko bokalearen, Ulia mendi gainetik hegan egin. Kostako lerroa jarraituko dugu: Orio, Zarautz, Getaria, Zumaia… Flyscha airetik ikusiko dugu. Bueltan mahastien, kalen…bistaz gozatuko dugu, batzuetan arrain-sardak ere ikus ditzakegu urari eraginez.

Donostiarantz bideratuko gara Kontxako badia, Urgull, Alde Zaharraren…gainetik  biratzeko… eta aireporturantz itzuliko gara aurpegian irribarra dugula.

Donostiako aireportura heltzetik 60 minutu inguruko jarduera da eta hegaldiaren denbora 40-45 minutukoa gutxi gorabehera. Erabateko prezioa 380€. Prezio honetan gehienezko hiru bidaiari (+ pilotua) sartzen dira.

Gipuzkoari itzulia

Itsasoa eta mendia hegaldi bakarrean. Gipuzkoa kontraste-lurralde bat da eta hauxe da hain zuzen ere zuri erakutsi nahi dizuguna. Hondarribitik aireratuko gara eta 4000 oin inguruko altitude batera helduko gara bistez gozatzen dugun bitartean. Hauxe da Aralarko Mendilerroaren gutxi gorabeherako altitudea da.

Txindoki mendira helduko gara eta seguruenik gailurrean aurkituko ditugun mendizaleak agurtuko ditugu, ipar-mendebaldera egingo dugu jaitsiera leunean Ernio-Izarraitz mendigunerantz, Zumaiaren parean kostaldera heltzeko eta itsasbazterreko lerro guztiagatik itzuleraz gozatzeko, herriez, kalez eta paisaia zoragarriez ohartuz. Donostiarantz bideratuko gara Kontxako badia, Urgull, Alde Zaharraren…gainetik  biratzeko… eta aireporturantz itzuliko gara aurpegian irribarra dugula.

Donostiako aireportura heltzetik 80 minutu inguruko jarduera da eta hegaldiaren denbora 50 minutukoa gutxi gorabehera.

Erabateko prezioa 450€. Prezio honetan gehienezko hiru bidaiari (+ pilotua) sartzen dira.