Parapente-ko oinarrizko ikastaroak 20 eskola-ordu praktikoko iraupena du. Ordutegia 14h-etatik 18h-etarakoa da arrazoi areologikoengatik, baina zuk jartzen dituzu datak eta zure beharretara egokitzen gara.

Lehenengo egunean irakasleak aireratzen du parapentea baina zuk egiten duzu hegaldia. Bigarrengo egunean zuk gidatzen duzu, lurreratzean barne. Horrela, azken egunera arte, eserleku bakarreko ibilgailuan hegan bakarrik egiten duzularik.

Egunero parapentearen kontroleko praktikak egiten dira lurzoruan eta lurraren gaineko teoria ematen da, egunaren baldintzak analizatuz.

Oinarrizko ikastaroa bukatu ondoren, hobekuntza-ikastaro bat egin dezakezu eta Ostargi kirol klubeko kide egin, lagunduta hegan egiten jarraitzeko. Hobekuntza-ikastaroa zure neurrira moldatzen dugu.